Gaztelaniaz -->  
  2010/11 Denboraldia  

Eskola Kirola Irteerak

Elurretan ibiltzeko aholkuak.

Arropa egokia eraman: Praka eta jaka iragazgaitzak eta transpirakorrak, polarra edo artilezko jertsea, kamiseta, termikoa bada hobeto eta eskiatzeko eskularruak.

Ez ahaztu eguzkitarako betaurrekoak eta eguzkitik babesteko krema!!!

Gogoan izan 4 ordu emango ditugula autobusean. Zorabiatzeko joera baduzu, ez gosaldu gehiegi eta hartu ezazu pilula edo txikle bat.

Eguna pasatzeko Zerbait eraman ahal duzue gosaltzeko, baina gogoratu Pista Grande-ko autozerbitzuan
bazkalduko dugula. Beraz, ez duzue bazkaria ekarri behar.

Bai joateko bidaian bai itzultzekoan geldialdiak egingo ditugu hankak luzatu, komunera joan eta zerbait jan edota edateko.
  - Joatean: La Torre Taberna-jatetxean. (Liedena)
  - Itzultzean: Zuastiko zerbitzugunean. (Iruñea)

Aldatzeko arropa ekartzen baduzue, motxila barean eramatea gomendatzen dizuegu.
Horrela, pisurik gabe eskiatuko duzu.

Izotz gaineko irristaketa egiteko aholkuak.

Arropa egokia eraman: Kaleko arropa arrunta (Ez eraman arropa bakeroa), edozein eratako eskularruak.

Ogitartekoa edo antzekoa eraman ezazu, goiz erdian pistan dagoen kafetegian hartuko dugu eta.

Eraman ezazu janaria motxila batean, takillan gordeko dugu (gogoratu € 1 txanpon bat eramatea).

Gogoratu: Federazioko monitorea zuon esanetara dago. Arazoren bat badaukazue berarekin hitz egin.


KIROL EGUN ZORAGARRIA IZAN DEZAZUELA!

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioa - Federación Vizcaina de Deportes de Invierno
Jose Maria Eskuza 16 - 2. - 48013 Bilbo
Tfnoa: 94 441 10 63 - Faxa: 94 441 99 61 - e-posta: infofvdiorg

patrocinan: