|
 |
 |
 |
 |
Eskola Kirola Irteerak
Arautegia
|
"Eguneko Irteeretan" Izena Emateko Arauak.
|
Izen emateak sartzen diren ordenan egingo dira.
Izen ematea konfirmatuta (aurrez aurre edo telefonoz) baina irteera ordaindu
gabe duenak 48 ordu izango ditu horretarako eta eskudirutan edo dirua federazioaren
k/k-an sartuz egin ahal izango du. Epea igarota dirua sartu ez badu, ekintza edo
jarduera horretan parte hartzeari uko egiten diola ulertuko da, eta bere plaza libre
geratuko da beste edozein umek erabil dezan.
Izan emate epeak ondoko hauek dira:
Egur Elurra
-Azaroaren 30etik aurrera, irteera baterako eman ahal izango da izena.
-Abenduaren 10tik aurrera, bi irteera gehiagotarako eman ahal izango da izena.
-Hiru irteera baino gehiagotara joan zaitezke, betiere plaza hutsak egonda,
egun horretarako itxaron zerrendarik ez badago.
Izotz eguna
-Abenduaren 9tik aurrera, irteera baterako eman ahal izango da izena.
-Abenduaren 14tik aurrera, bi irteera gehiagotarako eman ahal izango da izena.
-Hiru irteera baino gehiagotara joan zaitezke, betiere plaza hutsak egonda,
egun horretarako itxaron zerrendarik ez badago.
Eski alpetar eta irristaketa irteeratarako plazak independenteak dira, hau da, ume batek
3 eski alpetar irteeratarako eta 3 irristaketa irteeratarako erreserba egin dezake, adibidez.
|
|
"Asteburuetako Irteeren" Zozketa Arauak.
|
Aldez aurretiko inskripzioa azaroaren 23etik, abenduaren 11era, biak barne, egin
ahal izango da (aldez aurretiko inskripzio bakoitzak 1 eta 14 plaza bitartean
dauzka).
Behin epea igarota, plazen zozketari ekingo zaio eta emaitza abenduaren 17an
emango du argitara federazio honek. Horrez gain, plaza lortu dutenei banan-banan
jakinaraziko zaie.
Irteera batera bakarrik joan zaitezke.
|
"Itxaron Zerrendaren" Arauak (Eguneko Irteerak).
|
Izen emateak bezala egingo da, hau da, sartzen diren ordenan. Gehienez 3
egun ezberdinetarako eman ahal izango da izena.
Plaza huts bat edo gehiago dagoenean, zerrendako lehenengoari deituko zaio
eta gero hurrengoari, irteera horretarako bajak bete arte.
Txanda hurrengo arrazoiengatik galduko da:
-Interesdunak uko egitea.
-Ezin harremanetan jarri. (24 orduko epean).
-Irteera ez ordaintzea (48 orduko epean).
|
"Itxaron Zerrendaren" Arauak (Asteburuko Irteerak).
|
Dauden bajak zozketa berri baten bidez beteko dira. Plaza huts kopuruaren
arabera, zozketa bat egingo da aldez aurretiko inskripzioa egin arren,
antolatuko irteera batean ere plazarik lortu ez zutenen artean.
|
"Irteeren Ordaintze eta Itzultzeak".
|
Irteeraren kuota, behin plaza konfirmatuta, eskudirutan edo federazioa
honek Bilbao Bizkaia Kutxan daukan kontu korrontean dirua sartuta egin
ahal izango da (izen abizenak azalduz): 2095 0218 88 3830811741
egin ahal izango da ordainketa.
Irteera ezeztatu nahi izatekotan jarritako dirua oso-osorik itzuliko da,
aipatutako ezeztapena irteera eguna baino 72 ordu lehenago egiten bada,-96
ordu irristaketaren kasuan.
Ezeztapena aurretik aipatutako epea baino beranduago egiten bada, jarritakoaren %75 itzuliko da.
Irteera egunean ez agertzeak ordaindutakoa galtzea suposatuko du.(*)
(*)
Aurretik aipatutako guztia modu berezian tratatu ahal izango da ezinbesteko kasuetan.
|
|
|
 |
 |
 |
Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioa - Federación Vizcaina de Deportes de Invierno
Jose Maria Eskuza 16 - 2. - 48013 Bilbo
Tfnoa: 94 441 10 63 - Faxa: 94 441 99 61 - e-posta: infofvdiorg
|
|
|