Gaztelaniaz -->  
  2010/11 Denboraldia  

Federatu Txartela. Estaldurak

ESTALDUREN LABURPENA:

Muga gabeko asistentzia Mediko-Kirurgikoa eta Ospitalekoa Hitzartutako Zentroetan edo eski estazioan bertan.
Errehabilitazioa. KMO barne Zerbitzu Mediko Zentralen aurretiko kontrola.
Erresonantzia Magnetiko Nuklearra. KMO barne, Zerbitzu Mediko Zentralen aurretiko baimena.
Muga gabeko asistentzia Mediko-Kirurgikoa eta Ospitalekoa atzerrian gertatutako istripuetan 6010 €.

Paraplegia edo Tetraplegiako kasuetan konpentsazio ekonomikoak, Baldintza Orokorretan definitutako mailen arabera, 20.000 € arte
KMOri eskatua eta preskribitutako material ortesikoa KMOren beraren indarreko katalogoaren araberako prestazio ortesikoak barne.
Erreskatea pistatan eta lehenengo laguntzak barne.
Anbulantzia gastuak hasta 601 €.

Ospitaleratzeko aseguratuaren ebakuazioa behartuko duen istripuaren kasuan, KMOk hurrengo gastuak egingo ditu bere:

  • Alojamendu gastuengatik, aurretik aseguratuak ordainduak, 36,06 €/eguneko gehienezko 180,30 € arte.
  • "forfait" edo klasen itzulketagatik, aurretik aseguratuak ordainduak 180,30 €. arte
  • Laguntzaile baten gastuengatik, medikuak agindua eta KMOak zehazki baimendua, 36,06 €/eguneko gehienezko 180,30 € arte, gehi joan eta etorriko billetea gehienezko 360,61 € arte.

Hitzartutako egunen gaineko egonaldiaren luzapena istripuagatik eta medikuak agindua, 30,05 €/eguneko gehienezko 2 egun arte.

Medikuaren agindupeko aberriratzea eta KMOren aurretiko baimenaz, lesio larri batek sortutakoa izanda eta aseguratua Estatu Espainoleko Osasun Zentro batean ospitaleratuta geratuz gero. Gastu mugarik gabe eta bakar bakarrik Andorra eta Europan gertatutako istripuetan.

Lehen mailako senide baten heriotza dela eta itzulera aurreratua aseguruaren epe mugaren barnean, beti ere aseguratua bere ohizko helbidetik kanpo zegoela eta aseguratutako kirol jarduera praktikatzen ari zela sinesgarriro egiaztatzen dela.

BESTELAKO ZERBITZUAK:

Telefono bidezko asistentzia zerbitzua aseguratuari, 24 orduz, atzerrirako irteeretan eta hitzartutako Osasun Zentroetarako lekualdatzearen antolaketa. Istripuen kasuan, beharrezko mezu urgenteen transmisioa.

ERANTZUKIZUN ZIBILA:

MGDk FIATCekin Erantzunkizun Zibilaren poliza kontratatuta dauka eta horren bidez MGDn afiliatutako kirolariak Aseguratutzat hartzen ditu, honako kopuruekin:

  • Gehienezko muga globala urtekoagatik: 300.506,00 €.
  • Ezbeharragatik gehienezko muga: 30.050,61 €.
  • Kalte materialengatiko frankizia: 150,25 €.
  • Aseguratutako bermeak
    • - Gorputzeko kalteak
    • - Kalte materialak
    • - Fidantza eta defentsa auzi penaletan

SALBUESPENAK:

  • Aseguratzaileari aldez aurretik eta ezarritako epeetan komunikatu ez zaizkion istripuak.
  • Istripuak gaixotasun edo anomalia organiko baten ondorioz gertatzen badira, gaixotasun hori praktikatzen zen kirolarekin bateragarria izan ala ez izan.
  • Drogamenpekotasunaren, alkoholismoaren, zoraldiaren, liskarraren edo buruaz besteko saiakeraren eraginez gertatzen bada, edota norberaren gaiztakeria tartean badago.
  • Pairatutako gaitza edo lesioak kirolaren praktikak zuzenean edo zeharka eragin dituela zehaztu ezin bada.
  • Kirolekoak izan ala ez, lesioak prebenitzeko edo kirolekoak ez diren istripuetarako ez hitzartutako medikuek agindu duten material ortopedikoa.
  • Plantilla ortopedikoen eta bestelako ortopedien kasuetarako, gaixotasunen eraginez edo akats edo deformazio anatomikoak zuzentzeko (varo, valgo, kabo oinak) agindutakoa.
  • Etxeko errehabilitazioak sortarazitako gastuak.
  • Botika anbulatorioaren gastuak.
  • Odonto-estomatologiaren gastuak. Hala ere, Kirol Mutualitate Orokorrak izaera bakarreko eta mesede moduko laguntza eman ahal izango du, berezko tarifen arabera eta ordaindu delako zigiluarekin aurretik aurkeztua, baldin eta, kirol istripu baten eraginez, hagin batzuk edo guztiak galdu badira eta berriztatu behar badira. Laguntza honen gehieneko kopurua Mutualitatearen araudian ezarritakoa izango da. 400€ istripuko eta lesionatu bakoitzeko da muga hori.
  • Ospitaleratzea behar ez duten asistentziak egiteko lekualdaketak, norberaren etxera egindakoak eta errehabilitazio tratamendu eta antzekoak jasotzeko eskatutakoak.
  • Aseguruari atxikitzeko dataren aurretik izandako istripuen ondorioak eta arrastoak, hauek aseguruaren indarraldian agertzen diren arren.
  • Zartadurak, urradurak edo zain-urraketak, lunbalgiak eta edozein motatako etenak, istripu traumatiko, bat-bateko eta bortitzaren ondorio zuzen eta berehalakoa ez direnean.

Kirol Mutualitate Orokorrak ez ditu bere gain hartuko INOLAZ ERE berarekin hitzartu ez duten beste mediku batzuek edota osasun zentroek tratatutako lesioak, Gizarte Segurantzako Zentroak barne.

ERANTZUKIZUN ZIBILA:

Kalteak erreklamatzen dituen hirugarren pertsona bat inplikatuta dagoen istripuen jakinarazpena Kirol Mutualitate Orokorrari jakinarazi beharko zaio, istripua gertatu eta handik zazpi egunetara asko jota, gertatutakoaren zirkunstantziak eta mekanika zehatz-mehatz azaltzen dituen idazkia erantsita.
Honetatik kanpo gelditzen dira eski praktikatzeko ohiko tresna eta ekipoei egindako kalteak (oholak, bastoiak, betaurrekoak, kirol jantziak, etab.).
Estaldura honetatik kanpo gelditzen dira, halaber, Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan gertatutako kalteen erantzukizunak

ZER EGIN ISTRIPUAREN AURREAN:

ISTRIPUA IZATEKOTAN PROZEDURAREN ARAUAK

Afiliatutako kirolariak, kirol jardueran ari dela istripua edukitzekotan, LEHENENGO ASISTENTZIA PISTAN BERTAN JASO BEHARKO DU EDOTA ESKI ESTAZIOKO ZERBITZU MEDIKO ANBULATORIOAN. Zerbitzu horretan asistentziaren derrigorrezko txosten medikua eskatuko beharko du eta Kirol Mutualitate Orokor honi ezinbestez bidali beharko dio. Mutualitate honek istripua izan ondoren baldintza hau beteko ez duten kirolariei ez dizkie prestazio mediko-asistentzialak (proba diagnostikoak, ebakuntza kirurgikoak, etab.) baimenduko.

Istripuaren kasuan, estazioko Osasun Zentroak urgentziazko lehenengo asistentziarako bakarrik balio duen galdeketa -inprimakia- dauka, kirolariak tratamenduarekin jarraitu behar badu, gure aseguruan alta eman zion kirol Erakundean "Istripuaren Jakinarazpena" deitzen den inprimakia jaso beharko du.
Kirol Erakundeak dagozkion ataletan inprimakia bete ondoren, kirolariak hitzartutako zerbitzu asistentzialera jo beharko du istripuaren jakinarazpenarekin inprimakia bete egin zeneko datatik, asko jota, hiru eguneko epean.

Osasun Zentroan istripuaren jakinarazpenean zerbitzu honi dagozkion datuak betetzea eskatu beharko du kirolariak. Behin zerbitzu medikoak bete ondoren, originala (orri zuria) postaren bidez Mutualitate honetara bidali beharko du kirolariak, zazpi eguneko epean baino lehen. Istripuaren jakinarazpen honek hogeita hamar eguneko balio-denbora dauka kontsulta eta sendaketak egiteko. Horregatik, epe hori igaro ezkero, medikuaren aginduz tratamenduarekin jarraitzea beharko balu, Mutualitate honekin telefonoz harremanetan jarri beharko litzateke eta ÒTratamenduaren JarraipenaÓ bolantea eskatu, postaz bidaliko zaiolarik.

Errehabilitazioa egitea agintzen badiote, telefonoz eskatuko dio Mutualitateari aurretiko baimena, dagokion medikuaren agindua edukita eta honetan beharko dituen saio motak eta kopurua zehaztuta agertu beharko dira.

Kirol Mutualitate Orokorrak hitzartutako zentroetara urgentzia larriagatik edota ospitaleratzeagatik egindako lehenengo lekualdaketa bakarrik ordaintzen du.

Medikuak kirolik ez egitea agindu badio, ezinbestekoa da agindutakoa betetzea, bestela Mutualitateak ez du epe horretan izandako balizko istripua bere gainean hartuko.

Tratamenduaren jarraipena, behar izatekotan, Kirol Mutualitate Orokorrarekin hitzartutako zerbitzuetan egingo da beti.

Estatuan eta Andorran izandako istripuak jakinarazteko, ez da beharrezkoa telefonoz deitzea. Atzerrian izandako istripuen kasuan, berriz, kirol txartelean agertzen den tf. zenbakira deitu beharko du:
Estatu frantsesean 0-1-53 05 30 50, eta beste herrialdeetan 33-1-53 05 30 50, eta argibideak jarraitu.

GUARDIAKO ZERBITZUA:
Astelehenetik ostiralera, 8,30etatik 15,30etara: 91 559 79 63 Ð 91 559 63 44; 15,30etatik 23,00etara: 619 008 172;
Larunbat, Igande eta Jai Egunetan, 8,30etatik 23,00etara: 619 008 172.

BERRIA:
Gure webgunearen bidez: www.mgd.es, erabiltzailearen bulegoaren atalean, tratamendua jarraitzeko hilero eskatu beharreko baimenak eskatu ahal izango dituzu, baita diagnostiko proba bereziak eta errehabilitatzeko prestazio medikoak ere. Era berean, web gune honetan bertan, eta AURREABISUA izendatutako aukeraren bidez, istripu aitorpena egiteko inprimakia bete ahal izango duzu eta, aplikazio beretik, lehen esandako prestazio medikoak eskatu, gure bulegoetan istripuaren jatorrizko jakinarazpena jasotzeko itxaron behar gabe. Postaren bidez bidali beharko duzu komunikazioa.



M.G.D. Poliza


M.G.D. poliza

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioa - Federación Vizcaina de Deportes de Invierno
Jose Maria Eskuza 16 - 2. - 48013 Bilbo
Tfnoa: 94 441 10 63 - Faxa: 94 441 99 61 - e-posta: infofvdiorg

babesleak: