gastelaniaz >>>  
  2011/12 Denboraldia  

Federazio

BIZKAIKO ALPETAR TXAPELKETA [2012ko Urtarrilaren 26] 

Otsailaren 11n, Astuneko estazioan alpetar eskiko modalitatearen ohiko Bizkaiko Txapelketa egingo da.
“Lehiaketa” sailean araudia kontsultatu dezakezue eta izena emateko epeak ikusi.

ONLINE PRESTAKUNTZA (ESKOLA KIROLA) [2012ko Urtarrilaren 25] 

Bizkaiko Foru Aldundiak, bere etengabeko hobekuntzaren baitan, trebatzeko honako pilula eskaintzen digu: “eskola-kirola gurasoentzat”.
Eskola-kirolean interesa duen jende guztiarentzako neurriko prestakuntza da, batik bat, Bizkaiko gurasoei zuzenduta.



DENBORALDIA [2012ko Urtarrilaren 24] 

Denboraldia aurrera doa baina elurra oraindik ez da heldu. Pirinioetan ezer gutxi dago eta, salbuespenak salbuespen, eski-estazioek ez daukate ia eskiatzeko moduko kilometrorik.
Espero dezagun denboraldiaren amaiera arte elurra ekarriko diguten hodeiak helduko direla.

KIROL MATERIALAREN ZOZKETA [2011ko Abenduaren 30] 

Eskien 4 pare zozketatu gure federatuen artean.
Hauek izan dira saridunak:

PV 6852 Emilio Santacruz Pérez
PV 7853 Manuel Orbea Zubiaga
PV 7084 Alain Ladislao Etxebarria
PV 7050 Julio Astigarraga Aguirre

Zorionak.

Bide batez, Forum Sport eskerrak eman nahi diogu, bere laguntzagatik.

ELURRA [2011ko Abenduaren 16] 

Ematen duenaren arabera, hurrengo asteburuan elurra nagusi izango da berriro ere. Aurreikuspen guztiak baikorrak dira. Ea egia izango den eta gure kirolaz gozatzeko aukera daukagu.

ZOZKETA [2011ko Abenduaren 14] 

Progranatutako lau zozketetatik bi egin dira jadanik, ski pare bat direla.

Saritutako pertsonak hauek izan dira:

2011/12/02 - Emilio Santacruz Perez
2011/12/09 - Manuel Orbea Zubiaga

Zorionak.

ESKOLA KIROLA – ASTEBURUKO IRTEERETARAKO ZOZKETAREN EMAITZA [2011ko Abenduaren 13] 

Asteburuko zozketaren emaitza kontsulta dezakezue.

Irteera baten irabazle suertatu direnen aita edo amarekin jarriko gara kontaktuan telefonoz.

Irabazle suertatu ez direnentzat, gogorarazten dizuegu denboraldian zehar bajak ematen direla eta jendeak batzutan muzin egiten diola. Beraz, programaturiko irteeretako baten bigarren zozketan parte hartzeko aukera daukazue.



Asteburuko irteeretarako zozketa 2012


ESKI EGITEKO DENBORALDIAREN HASIERA [2011ko Abenduaren 05] 

Antza denez, zaila izango da Andra Maria Sortzez Garbiko jai-zubian eski egiteko denboraldiari ekitea, gure lurraldearen inguruko negu-kiroletako estazioetan, behinik behin. Gainera, epe laburreko aurreikuspenak ez dira batere baikorrak.

DESKONTU-BALEAK [2011ko Azaroaren 29] 

Forum Sport-ek zuen esku ipini ditu 10 euroko deskontu-baleak. ABANTAILAK atalean jaitsi ditzakezue. Gogoratu deskontu-balea federazioko txartelarekin batera aurkeztu behar duzuela.
Honako sustapenak 2012ko urtarrilaren 6 arte balio du.

IZOTZETARAKO IRTEERAK [2011ko Azaroaren 22] 

Izotzaren gaineko patinajearen jardueran, eta Bakh-eko izotz pistako berezko jardueren menpean egotean, programatutako dataren bat gerta liteke aldatzea.

ABANTAILAK [2011ko Azaroaren 22] 

2011-2012 denboraldirako Federazioko Txartela duten guztiek deskontu eta desabantailak erabiltzeko aukera edukiko dute.

IÑAKI ASTIGARRAGA MARTÍNEZi AINTZATESPENA [2011ko Azaroaren 18] 



Azaroaren 16an, asteazkenez, Ignacio Ituarte Presidenteak Iñaki Astigarragari plaka bat eman zion: Herri Irratiko Kanelaren Lorea. Horrekin, neguko kirolen alde egindako landa eskertu nahi dugu.

EROSKI BIDAIAK [2011ko Azaroaren 10] 

Eroski Bidaiak sozietateak Federazio honekin bat egin du elurretarako eta oporraldietarako paketeetan deskontuak eskaini ahal izateko.
Abantailak izeneko atalean, eskainitako deskontuak eskura dituzue.

ESKOLA KIROLEKO IRTEERAK [2011ko Azaroaren 10] 

2011-12 denboraldi berrirako aurreikusitako irteeren datuak eta egutegia eguneratu ditugu.
Datak, prezioak eta aholkuak kontsultatu ditzakezue, eta, horrekin batera, jarduera bakoitzaren azalpen txiki bat ere aurkituko duzue .

ZURE EKIPOA MANTENTZEA [2011ko Urriaren 24] 

Azaroaren 7an, astelehenean, 19:00etatik 20:30ara, Kirolaren Etxeko lokaletan (Martin Barua Pikatza, 27) honako izenburupeko hitzaldi bat egongo da: “Eskiko materiala bikain mantentzeko baldintzak”.
Jaume Sole skimanak eskainiko digu hitzaldia.
Mugatutako sarrera dagoenez, Federakuntzarekin harremanetan jarriko diren lehenengo 30 pertsonek (94 441 10 63 telefonora deituta), bertara joateko gonbidapena jaso dute.
Horretarako, 2011-2012 Federazioko Txartelaren eduki behar dute.


EXPONATUR 2011 [2011ko Urriaren 22] 

Azaroaren 4, 5 eta 6an Barakaldoko BECen Exponaturreko edizio berria egingo da.
Federazio hau bertan egongo denez, zuen txartela berriztu edo lehendabizikoz eskuratu dezakezue gure standean, hala gura izanez gero.
Inork bertara joateko gonbidapenik behar izatekotan, jarri kontaktuan gurekin 944411063 telefonoan edo honako helbidean: info@fvdi.org
Zuen zain gaituzue.


BOÍ TAÜLL RESORT [2011ko Urriaren 20] 

Ondo etorria eman nahi diogu Boí Taüll Resort izeneko negu-kiroletako estazioari.
Abantailak izeneko atalean, egunbeteko forfaitean eta bere konplexu turistikoan ostatu hartzeko eskainitako deskontu bikainak ikusi ditzakezue.

FEDERAKUNTZA TXARTELA [2011ko Urriaren 11] 

Istripurik egotekotan, federatzean ematen dizuegun folletoan agertutako urratsak jarraitzeak duen garrantzia gogorazten dizuegu. Zalantzarik baduzue, deitu zuen txartelean azaltzen diren telefonoetara; horrela, zuei eman beharreko asistentzia medikoan egon litezkeen zailtasunak, proba diagnostikoak, eta abar saihestuko ditugu.

INTERESPORT-EXTREME [2011ko Urriaren 11] 

Bilboko Poza, 40 helbideko dendak %10eko deskontua eskaintzen dizue eski-materialean eta arropetan.
Xehetasun gehiago izateko, begiratu Abantailak.

HG HOTELES [2011ko Urriaren 07] 

Beste urte batez, HG Hoteles sozietateak gure Federazioarekin lankidetzan dihardu eta, bere hoteletako edozeinetan, %10eko deskontua eskaintzen du bere tarifa ofizialetan.
Eskaintzari buruzko informazio gehiago gura baduzu: Abantailak atalean.

SANITAS [2011ko Urriaren 06] 

Sanitas enpresarekin lankidetzarako hitzarmena sinatu dugu. Abantailak izeneko atalean federazioaren kideak izateagatik baliatu ditzakezuen deskontuen berri duzue.

ABANTAILAK [2011ko Urriaren 01] 

Abantailen atala eguneratzen dihardugu. Laster enpresa laguntzaileek eskainitako deskontuak ikusi ditzakezue. Izan ere, federatuta egoteagatik horiek baliatzeko aukera duzue.

DENBORALDI BERRIKO PREZIOAK [2011ko Irailaren 19] 

2011-2012 denboraldirako baliagarriak izango diren prezioak kontsultatu ditzakezue. Horretarako “Federazioko Txartela” klikatu eta “Modalitateak eta prezioak” goitibeherako menuan sartu.

2011-2012 DENBORALDIA [2011ko Irailaren 14] 

Zuen txartelaren iraungipena hilabetearen amaieran bukatzen dela gogoratzen dizuegu. Nahi baduzue berriztatu edo lehendabizi jaso Federazioko Txartela “online federatu zaitez” web gune honen bidez egin dezakezue.
“Federazio Txartelean” -Nola federatu- prozesua azaltzen dizuegu.

HELBIDE BERRIA [2011ko Irailaren 13] 

Informatu izan zintuztegun bezala, helbidez aldatu gara, orain helbide honetan gaude zuen esanetara:
Martin Barua Picaza, 27 - 3º 48003 - Bilbo
Federazioaren kokapen berria jakinarazteko xedez, plano bat erantsi dugu.



HELBIDERATZEA [2011ko Irailaren 10] 

Hilabete honetan, bere banku helbideratzea eskatu zuten pertsona guztiei, jakinarazpena eta ondoren kargua egingo diegu. Norbaitek sistema hau aukeratu nahi badu, Federazio honekin harremanetan jarri daiteke 944 411 063 telefonora deituz edo info@fvdi.org helbidera idatziz. Nola egin daitekeen esango dizuegu.

OPORRAK [2011ko Abustuaren 01] 

Abuztuan Federazioa jendearentzat itxita egongo den arren, behar izatekotan beti egongo da pertsona bat zain. Gurekin kontaktatu behar baduzue, info@fvdi.org e-postaren bidez edo 630115651 telefonoz egin dezakezue.

OPORRAK [2011ko Abustuaren 01] 

Abuztuan Federazioa jendearentzat itxita egongo den arren, behar izatekotan beti egongo da pertsona bat zain. Gurekin kontaktatu behar baduzue, info@fvdi.org e-postaren bidez edo 630115651 telefonoz egin dezakezue.

LEKU ALDAKETA [2011ko Uztailaren 18] 

Oraingo aste honetan eta hilabetea amaitu arte Miribillako egoitza berrirako aldaketa egiten ibiliko gara.
Irailaren 1 etik aurrera, bulego berrietan harrera egingo dizuegu. Telefono zenbakiak eta e-posta berdinak dira.

Martin Barua Picaza, 27 - 3º 48003 - Bilbao





| ohar legala |

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioa - Federación Vizcaina de Deportes de Invierno
Jose Maria Eskuza 16 - 2. - 48013 Bilbo
Tfnoa: 94 441 10 63 - Faxa: 94 441 99 61 - e-posta: infofvdiorg